Esku pelota

Xabier Apaolaza, Zangozako finalera

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 00:00

18-9 irabazi du finalerdia, Maiza nafarraren kontra, eta aste honetan jokatuko du finala.

Xabier Apaolaza pelotari ju­be­nila Zangozako Txapelketako finalera sailkatu da, finalerdian 18-9 irabazi eta gero. Zugarralde taldeko Maiza nafarra zuen aur­kari, eta ongi nagusitu zitzaion hernaniarra. Azken urte hone­tan bere maila asko igo du Apao­lazak, eta horri esker emaitza hobeak ari da lortzen. Finalerdi borobila jokatu zuen, eta aste honetan bertan izango du finala Zangozan.

Orokorrean, pelotari her­na­niarren asteburuan, zortzi garaipen eta lau porrotarekin, emaitzak ez dira oso onak izan, taldetik dio­tenez: «zapore gazigozoa utzi digute».

 

Trinketeko finaletara, Arluziaga eta Alvarez

Gipuzkoako Trinkete Txapel­ke­­tan, bost semifinal jokatu di­tuzte. Mattin Arlu­ziaga fina­lera sailkatu da kadeteetan, Behar Za­nako Aran­bururi 30-29 irabazi eta gero. Partidu estua izan zen, eta azken tantoan erabaki zen dena. Maila bereko beste finalerdian, Unai Etxarrik galdu egin zuen Behar Zanako beste Aranbururen kontra 30-22.

Jubeniletan Oinatz Insaustik 35-16 galdu zuen, Behar Zana­ko Olasagastiren; kontra eta Mikel Lasak ere galdu (35-8), Oiarpeko Aranbururen aurka. Unai Álvarez seniorra, ordea, finalera sailkatu da, Urnietako Aldunberriri 40-26 irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!