Mendiriz Mendi

Bilera, eski ikastaroari buruz

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 13a, 00:00

Hilaren 18 eta 19ko astebururako iraupen eskia eta eski alpinoa egiteko ikastaroa antolatzen ari da Mendiriz Mendi. Interesa dutenekin gaur egingo du informazioa emateko bilera, 20:00etan, Iturregi plazako bulegoan. Bertan azalduko dira ikastaroen prezioa eta ordutegia zein diren, eta bestelako hainbat xehetasun.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!