Errugbia

Saiatu arren, ezin arerioa azpiratu

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 13a, 00:00
Cienciasek ondo eutsi zion atzo, Hernaniren erasoari.

Indarrez hasi zuten atzo partidua Landaren, Hernanik eta Cienciasek, eta azken hau nagusitu zen azkenean, 23 eta 41.

Tentsio haundiko partidua bizi izan zen atzo Landaren. Horren erakusgarri, partidua hasi eta 6garren minutura Cienciasen aldekoa izan zen zigor kolpea, eta 16garrenera Hernaniren aldekoa izan zen bigarrena.

Sailkapenean azken bi pos­tu­etan daude bi taldeak, eta Her­na­nirentzat garrantzitsua zen bi­garren itzulia garaipenarekin has­tea, baina Cienciasek ondo eu­tsi zituen etxekoen erasoak, eta 6 entsegu eginda, 23 eta 41 irabazi zuen partidua, etxekoak punturik gabe utzita.

Atzetik
Partidua bizia izango zela ar­gi geratu zen hasieratik, eta ondo hasi zen Hernani. Bai­na Cienciasek lortu zituen par­tiduko aurreneko entsegu eta transformazioa, 21garren mi­nu­tuan, eta beste bat ere egin zu­en, 27garrenean. Hernanik ere lor­tu zuen berea 34garrenean, baina Cienciasek beste bat lortu zuen, tranformazio eta guzti, atse­denaldiaren aurretik: 8-22.

Bueltakoan bizi ibili zen Hernani, eta bigarren entsegua lortu zuen 4 minutura. Ciencias, ordea, ez zegoen lo, eta beste bi entsegu eta transformazio egin zituen 52 eta 59garren minutuetan, markagailuan tartea haundituz, 13-36.

Gogor saiatu zen hala ere, Hernani, eta lan bikaina eginda, beste bi entsegu lortu zituen: 23-36. Cienciasek, ordea, erakutsi egin nahi izan zuen ez zela azpiratua izango, eta beste entsegu batekin bukatu zuen partidua, 23 eta 41.

Horrela, 11 punturekin gai­ne­tik geratu da Ciencias, eta 7rekin, az­kena da Hernani sailkapenean.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!