Pentsiodunak

«Pentsioak, soldatak eta fiskalitatea dira aberastasuna modu bidezkoan banatzeko tresnak»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 13a, 00:00

Gaur hasita, astelehenero biltzen hasiko dira berriro pentsiodunak, U30erako greba deialdiarekin bat egiteko.

Gaur hasita, aurten ere, astelehenero kontzentrazioak egingo dituzte berriro pentsiodunek, 12:00etan Plazan.

Astelehenero biltzeari ekingo di­o­te gaur berriro, pentsiodunek. Plazan 12:00etan jarri dute hi­tzor­dua, beste behin. Horrekin batera, «urtarrilaren 30erako Euskal He­rriko gziarte-mugimendu eta sin­di­katu ge­hie­nek deitutako greba orokorra ba­bestea erabaki» dutela jaki­narazi dute.

«Oraindik ez ditugu lortu gutxieneko helburuak»
Astelehenero «13.000 pen­tsi­o­du­nek ehun bat herritako  pla­zak betetzen» badituzte ere, bai Ara­ban, Bizkaian, Gipuzkoan edo­ta Nafarroan, «gutxieneko hel­bu­ruak oraindik ez» dituztela lor­tu adierazi dute. «2018ko ekai­netik aurrera zerbait egin zezaketenek, Estatuko go­ber­nu­ak, ez du egin, ez da egiten ari, eta ez dugu nahiko bermerik hu­rrengo hilabeteetan gobernu be­rriarekin egingo dutela zi­ur­tatzeko; hauteskunde-pro­ze­su­etako promesak haizeak era­man ditzake, eta ez dugu beste bi urteren zain egon nahi».

Diote «esperoan egoteak po­bretu» egiten dituela, eta «pen­tsi­­odunek gero eta baliabide gu­­txiago eta behar gero eta haun­di­agoak» dituztela. Era be­rean, «al­darrikapenak pre­saz­koak eta bi­dezkoak» direla az­pi­marratu du­te, eta zein diren go­gorarazi dute: «2011 eta 2013ko pentsio-erre­formen alderdi erre­gresiboak in­dargabetzea; pen­tsioen balio-haunditze au­tomatikoa, bizitzaren kos­tu­aren igoeraren arabera gu­­txi­enez; pentsioen sistema pu­bli­­koa eta haren finantzaketa ber­­­ma­tzea, beharrezkoa bada, Es­­ta­tuaren aurrekontuekin, eta gi­­­zarte-kotizazioak nabarmen ho­­­betzea, enplegu duina ber­ma­tuz, 2010 eta 2012ko lan-erre­for­mak indargabetuz eta 1.200 eu­ro­ko Lanbide arteko Gu­txi­e­neko Sol­data ezarriz; 1.080 eu­roko gu­txieneko pentsioa, Eu­ropako Gutun Sozialaren es­­ka­kizunetara hur­biltzeko; lan­­sa­ri eta pentsioen ar­teko ge­­ne­ro-aldea ezabatzea, alar­­­gun­tza-pentsioaren oi­na­rri arautzailearen %100e­rai­no­­ko igoera barne; 40 ur­tez kotizatutako erretiro au­rre­ratuen koefiziente mu­rriz­taileak indargabetzea, Kon­­­gre­suan onartutako PNL­ren irizpideen arabera; eta adi­nekoentzako eta pen­tsi­o­du­nen­tzako bizi-baldin­tza duinak ber­matzea, men­de­ko­ta­sunaren arretarako zerbitzu uni­bertsalen sare  publikoa bar­ne hartzen du­te­nak».

«Pentsio publikoak, ongizate estatuaren oinarri»
Bestalde, gogorarazi dute «pen­tsi­oak, soldatak eta fiskalitatea direla aberastasuna modu bi­dez­koan banatzeko tresnarik ego­kienak», eta hain zuzen, «pentsio publikoak izan direla eta direla ongizate-estatuaren oinarrietako bat, eta  hala izaten jarraitu behar» dutela.

Horregatik, «horiek defen­da­tzea guztioi dagokigula» az­pi­marratu dute; «ez da pe­n­tsi­o­dunen kontua soilik». Beraz, ur­tarrilaren 30ean herri eta hi­rietako kaleak betetzeko dei egin dute, mobilizazioaren eta egun horretarako deitutako greba oro­korraren alde. «Helburuak lortzeko bermea mobilizazioa areagotzea da».

 Era berean, atxikipenak eta iradokizunak jasotzeko, posta elektronikoa jarri dute martxan: 2020mpeh@gmail.com.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!