Kalez Kale Kantari

Kantua kaleak alaitzeko, urte osoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 12a, 00:00
Hotzaren aurrean goxo aritu ziren kantuan, atzo.

Urteko aurreneko hitzorduarekin bete zuen atzo, Kalez Kale Kantarik. Eguerdian Kaxkoan barrena ibili ziren, kantuan. Aurrerantzean ere hileko bigarren larunbatetan aterako dira, apirilean izan ezik; Aste Santua medio, apirilaren 18an aterako dira. Urriaren 17an, bestalde, 15garren urteurrena ospatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!