Ehiza eta tiroa

Lazaro Oyarbidek eta Ekaitz Cisnerosek sariak, Txantxangorrin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 12a, 00:00
Ekaitz Cisnerosek 610 punturekin irabazi du txapelketa.

San Silbestre tiraketa irabazi zuen Oyarbidek abenduaren 28an, eta XLI. ehiza xehea txakurrarekin txapelketa, Cisnerosek, abenduaren 14an.

Lazaro Oyarbidek aurreneko saria irabazi zuen, eta Manuel Elorzak bigarrena.
 

Hainbat txapelketarekin agurtu dute urtea Txantxangorri el­kar­tean. Batetik, abenduaren 14an XLI. ehiza xehea txa­ku­rra­rekin txapelketa jokatu zen Txantxangorri elkarteak Zan­branan daukan El Castillo ko­toan. Bestetik, abenduaren 28an San Silbestre tiraketa jokatu zen, Compak Sporting erara, Arkaleko zelaian.

Aurrenekoan Ekaitz Cis­ne­ros izan zen txapeldun 14 par­tehartzaileren artean, 610 pun­turekin. Bigarren Axier Arri­zabalaga izan zen (608) eta hi­ru­garren, Juan Pedro Yeregi (404).

Tiraketa, bestalde, Lazaro Oyar­bidek irabazi zuen 22 par­te­hartzaileren artean; Manuel Elor­za izan zen bigarren; eta Ai­tor Aristorena hirugarren. Bi­ga­rren mailan, Iker Fuentes izan zen onena, Yon Ander Zapiain eta Oskar Redondok jarraituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!