Gaztelekua

Pultsera tailerraren ondoren, hainbat zita gehiago

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 12a, 00:00

Urteari egitarau potoloarekin eman diote hasiera Gaztelekuan, eta begiraleek «gazte guztiak animatu» nahi izan dituzte «espazioa ezagutu eta zerbitzua erabili dezaten». Gaur irekita egongo da 16:30etatik 20:30ak arte.

Gaztelekuak asteartetik igandera irekitzen ditu ateak 12 eta 17 urteko gazteei begira. Hainbat ekintza prestatzen dituzte begiraleek, eta gazteek ere aukera izaten dute hainbat ideia proposatzeko. Horietako bat da, hain zuzen, gaur egin ahal izango dena: pultsera tailerra.

Asteburuetan 16:30etatik 20:30etara irekitzen da Aristizabal kaleko 5 zenbakian dagoen lokala; 16:30etatik 18:30etara 12-14 urte bitartekoentzat, eta 18:30etatik 20:30etara, 14-17 urte artekoentzat. Asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara irekitzen da, adin banaketarik egin gabe, eta ositraletan ere berdin, 16:30etatik 20:30etara.

Denei irekia
Urtarrileko agenda prestatzearekin batera, Gaztelekuko begiraleek «gazte guztiak animatu» nahi izan dituzte «espazioa ezagutu eta zerbitzua erabiltzera. Bertan antolatutako ekintzetan parte hartzera eta dauzkaten ideiak eman eta proposamenak egitera». Ideiak emateko hurrengo eguna 16a izango da.   

URTARRILEKO EGITARAUA
GAUR
Esku-lan tailerra: pultserak.
14
Merienda osasuntsua eta TO! maparen aurkezpena.
16
Ideien zaparrada.
17
Henna tailerra (gazteek 
proposatutako ekintza), Gaztelekuko erabiltzaile baten ama sahararraren eskutik. 
22
Saskibaloia, Latsunben (gazteek proposatutako ekintza).
23
Arremanitzeko Maialen Gartziaren bisita. Tratu Onen inguruan martxan jarriko den buzoia eramango du, gazteek tratu onen balioen, sexualitatearen eta harremanen inguruan dauzkaten kezka edo zalantzak argitzeko erabili dezaten.
25
Mastertxef txapelketa: talde txikitan banatuta, pintxo bat prestatu beharko da. Baloratzeko orduan kontuan hartuko diren irizpideak: talde lana, originaltasuna, aurkezpena eta zaporea.
28
Hamma bead tailerra: plastikozko pieza txikiekin plantxa baten gainean irudiak osatzea.
30
Ekintza izarra: hilaren hasieran eta 16an egindako ideia zaparradan zehaztutako ekintza.
31
Virus jolasean txapelketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!