Errugbia

Indarberrituta eta sailkapenari buelta emateko prest zelairatuko dira gaur ohorezko taldekoak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 12a, 00:00
Gaurkoan zelaia garbiago egotea espero da.

Landaren jokatuko du Hernanik urteko eta Ligako bigarren itzuliko aurreneko partidua. Cienciasen aurka ariko da gaur, 12:00etan hasita. Garaipen bat gehiago lortu duen taldea da aurkaria, eta aukera polita du Hernanik.

Urtea bukatu bezala hasi nahi du Hernaniko ohorezko mailako taldeak, berria ere:  garaipenarekin. Eta horretarako aukera polita izango du gaur, 12:00etan Landaren.

Ciencias izango du aurkari; hain zuzen, garaipen bakar bat gehiago lortuta, sailkapenean Hernaniren gainetik dagoen taldea. Hernanik, aldiz, denboraldiko bigarren garaipena gaur lortu nahi du, bigarren itzuliari hasiera polita emateko. Horretarako, aurreneko itzuliko azken partiduak, Barçaren kontra lortutako garaipenak emandako indarrarekin zelairatuko dira gaur.
Hurrengo partiduetan, berriz, Cisneros eta Ordizia izango ditu aurrez aurre, urtarrilean.

Zelaia, egoera onean
Urte bukaeran hainbat arazo izan ziren Landaren euriak eraginda, eta kexak ere eragin zituen kanpoko talde batzuetan. Klubetik jakinarazi dute «taldeko kolaboratzaileen mantenimendu lanei esker zelaiaren egoera asko hobetu» dela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!