Kantua

Kantu saioa, Kaxkoko kaleetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Kalez Kale kantari ibiliko dira gaur Kaxkoan zehar.

Urteko aurreneko kantu saioa egingo du Kalez Kale Kantari taldeak gaur, eguerdiko 12:00etan Plaza Berritik aterata, Kaxkoan zehar. Partehartzea beti irekia izaten da. Urteko egitaraua ondorengoa da: otsailak 8, martxoak 14, apirilak 18 (hilaren 11 Aste Santua izango da), maiatzak 9, ekainak 13, irailak  12, urriak 17 (data honekin 15 urte beteko ditu Kalez Kale kantarik eta saio berezia prestatuko dute), azaroak 14, eta urteari amaiera emateko, abenduak 12. Uztailean eta abuztuan ez da saiorik egiten, oporren ondorioz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!