Zerbitzu Sozialak

Enplegu eskaintza berria egin du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak ofizioetako lanpostuak sortu ditu. Guztira 33 lanpostu izango dira, oposizio bidez kontratatuko direnak. Horietatik 23 lanaldi osoan; klinika laguntzaile bezala 20 eta garbitzaile bezala hiru. Lanaldi erdian, berriz, garbitzaile posturako 10 dira. Informazio gehiago, Udalean eskuratu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!