EUSKARA ARI DU

Euskaraldian zer entitate nahi den gomendatzeko inkesta, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Euskara Ari Duk martxan jarri duen inkestan parte hartzeko azken eguna bihar da. Horrela, www.labur.eus/eus­kara20 web gunean eman daiteke erantzuna. Bertan, herritarrek gomendatu dezakete zein entitate edo elkartetan jarriko luketen abian gonbidapena. Euskaraldian norbanakoei ez ezik, entitateei (enpresei, kultur elkarteei, kirol taldeei...) ere parte hartzeko gonbidapena egingo zaie, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko, eta entitateko kideen partehartzea sustatu eta babes dezaten. Hernanin ariketa kolektibo honetan zein entitatek esku hartu beharko luketen jakiteko inkesta edo partehartze prozesu bat jarri du martxan Euskaraldiak. Aurkezpena datorren asteartean egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!