Boleibola

Navarmutilak taldearen kantxan bihar, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Iruñean jokatuko dute Euskal Ligakoa, mutil nagusiek; eta Urretxun daukate zita neskek gaur, Gipuzkoako Txapelketa hasteko.

Batzuek bukatu, eta besteek hasi. Euskal Ligako aurreneko itzuliko azkeneko jardunaldia jokatuko dute Hernaniko mutil nagusiek, asteburu honetan; eta aldiz, estreinakoa izango dute Gipuzkoako Txapelketan, neska nagusiek.

Iruñean ariko dira mutilak, bihar goizeko 11:30etan, Navarmutilak taldearen kontra. Hiru porrota segidan jaso ondoren, garaipen batekin itxi zuten urtea hernaniarrek; eta halaxe hasi nahi dute berria ere, sailkapenean nabarmen beherago dagoen talde baten kontra.

Neskak, berriz, Urretxun ari­ko dira gaur, 14:00etan, Goierri S taldearen kontra. Irekiera Txapelketa porrotarik jaso gabe bukatu ondoren, Gipuzkoako Txapelketa hasiko dute orain. Zortzi talde ariko dira, Irekiera Txapelketako ber­berak, eta zazpi partidu izango ditu bakoitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!