Goiz eguzki

«Goiz Eguzkiren etorkizuna eta existentzia bera daude jokoan, horrek esan nahi duenarekin»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Paco Goya Goiz Eguzkiren atarian.

Francisco 'Paco' Goya lehendakaria izan da azken 14 urteetan eta egoera larria dela dio. «Goiz Eguzki adineko askorentzat bere babeslekua da eta hori bukatu egingo da».

Francisco 'Paco' Goya eta bere taldeak 14 urte daramatzate le­hendakari eta zuzendaritza ba­­tzorde bezala Goiz Eguzki elkartean eta «erreleboa behar dugu» dio Goyak Kronikari eskainitako elkarrizketan. «Za­hartu gara eta oso nekatuta gaude. Urte batzuk daramatzagu erreleboa eskatzen urtero egiten ditugun ohiko batzarretan, baina ez da inor aurkezten. Iritsi da momen­tu bat ezin duguna jarraitu».

Egoeraren berri eman zaie bazkideei idatzi baten bidez eta etzi egingo da ez ohiko batzarra.  «Elkartearen egunerokotasuna era­mateko jende berririk ez da­go. Hori da dena».

Jendeak galdetzen duena da zer gertatuko den Goiz Eguzkirekin zuzendaritza berririk ez baldin badago?. 14 urtetan lehendakari izan den Goyak argi du. «Zuzendaritzarik ez badago ezin da elkarterik egon. Goiz Eguzkiren izatea edo existentzi bera daude jokoan. Horrek esan nahi duenarekin» eta horrek ematen dio min gehien Goyari. 

Goiz Eguzkirekin zer gertatuko den Udalak eta Ongizateak erabakiko luke. «Guk Udalaren eta Gizarte Ongizate departamenduaren babespean gaude».
Etziko ez ohiko batzarra erabiliko da bazkidei gogoarazteko elkartearen egoera eta zer gertatuko den zuzendaritzarik ez balego. Otsailean, urteroko ohiko batzarrean, emango da hurrengo pausoa, eman beharrekoa gertatzen denaren arabera.  

Paco Goya eta bere plantxak utzi egingo dute jarduna, baina beste norbaitek hartuko balu laguntzeko prest egongo lirateke. «Noski zuzendaritza berria ez genuke albo batera utziko. Aurreneko pauso horietan lagunduko genuke martxan jartzeko eta eguneroko jarduna nolakoa den erakusteko».

Hala ere, gauzak argi esatearren Goyak ilun ikusten du etorkizuna. «Kalean ibiltzen naiz eta entzuten ditut gauzak eta esan beharra daukat momentu honetan ez dut zuzendaritza berri baten berririk entzun. Egunero nago hemen, baina ez da ezerrez entzuten». 


Kudeatzailerik gabe ez dago elkarterik eta dena galduko litzateke

Udala ez litzateke kargu egingo eta Goyak dio bazkideetatik etorri behar dela irtenbidea. «Elkartea desegin egingo litzateke eta bukatu da. Gero Udalak ikusiko luke jubilatu etxearekin eta egoitzarekin zer egin, baina elkartea bera ez litzateke existituko».

1.500 bazkide ditu Goiz Eguzkik eta horiek denak galduko lituzke. «Ez baldin ba­dago kudeatzailerik, ez legoke elkar­terik, ez bazkiderik, ez da kuotarik ordaindu beharko, ibi­l­al­diak bukatuko dira, pedi­ku­ra zerbitzurik ez da egongo, egi­ten diren ekitaldi guztiak ber­tan behera geratuko dira, hamai­ketakoak-lunch-ak, jokoak, mai­­a­­tza­ren 1eko eguna, San Jo­an­e­takoa, Santo Tomaseko egu­na, hitzal­diak, loteria... elkar­te­a bera ere itxiko litzateke seguru­enik».

 

47 urte bete ditu eta «azken 14 urtetan asko aldatu da»

14 urtetan talde bera egon da eta Paco Goyak egiten duen balantzea oso positiboa da. «Asko aldatu da urte hauetan. Nire izaera da gauzak egitearena eta urte hauetan gauza asko egin dira elkartean. Elkarteko oraingo sarrera berria egin dugu urte hauetan, lehen ez zegoen areto nagusirik, abesbatza bera ere  ez zegoen». Abesbatzarekin zer geratuko den ez daki, baina «lekua eta elkartaren dirulaguntza behar ditu nahitanahiez. Gure laguntza hori bukatuko da. Latinez esaten den bezala Consummatum est».

47 urte bete ditu Goiz Eguzki elkarteak. «Azken finean adine­ko­entzako txokoa da arra­tsaldea edo goiza pasatzeko. Ba­tez ere arratsaldea. Adineko askok hemen egiten dute bizi­tza neguan; Bertara etorri lau-sei gailetekin, kafesnea hartu, goxatu eta gero etxean  zuzenean ohera sartu, gehiago baliabide gutxi dituen jendea dagoenean. Hemen bere koa­drila txikia egiten dute, afaldu beharrik ez dute, baina hori dena Consummatum est. Arazoa larria da, Goiz Eguzki adineko askorentzat babeslekua baita eta hori bukatu egingo da». 

 

 

Etzi egoeraren berri azalduko dute Alkateak eta Ongizateko Gerenteak

 

Arratsaldeko 17:30etara daude deituak bazkideak ez ohiko batzarrera eta bertan kontzientziak mugitu nahi dira aurrerapausoak emateko.

 

Hernaniko Goiz Eguzki Jubilatuen etxea egoera estuan aurkitzen da ez baita Zuzendaritza Batzorderako talde berririk aurkeztu. Horrek bere etorkizuna zalantzan jarri du eta horri irteera emateko etzi, astelehenean, urtarrilaren 13an, ez ohiko batzarrera daude deituak bazkide guztiak. Arratsaldeko 17:30etan antolatu da batzar berezi hori eta bertan egongo dira, besteak beste, Xabier Lertxundi alkatea, Ongizateko gerentea den Joseleon Etxart eta gaur egungo zuzendaritza batzordea. «Jubilatuen etxea desagertzeko arriskua dago, kudeaketa bere gain hartzeko bazkide faltagatik. Inork ez du erantzunkizun hori hartu nahi» dio zuzendaritzak. 

14 urte eta gero dimisioa aurkeztu zuen Zuzendaritzak

Gogoratu behar da gaur egungo Zuzendaritza Batzordeak pasa den urriaren 21ean dimisioa aurkeztu zuela, baita Francisco  Goya lehendakariarena ere, 14 urte eta gero. Bazkideek otsailean egingo den bazkideen batzarrean baiezkoa eman behar diote zuzendaritza berri­aren osaketari, baina ez da tal­derik oraindik aurkeztu. Otsa­i­leko batzarra arte oraingo zu­zen­daritzak jarraitzen du eta egun horretakoa izango da az­ken egitekoa, batzarra zuzen­tzea.
Hala ere, «bazkideak jabetu behar dira lehendakari eta zuzendaritza batzar berria aukeratzen ez bada, Goiz Eguzki jubilatuen elkartea zuzendaritza organorik gabe geratuko dela, eta elkartea likidatu egingo dela, eta, ondorioz erregistroan baja emango zaiola» diote gaur egungo Batzordekideek. 
Etziko ez ohiko batzarrean, Alkateak eta Gizarte Ongizateko gerenteak horren berri eta elkartea nola geratuko den azalduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!