Ikerketa

Ahoztar Zelaietaren lanaren aurkezpena

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 10a, 00:00

Astelehenean kazetariak 'El narco-oasis vasco. Capos del narcotráfico y mafias policiales con impunidad política' aurkeztuko du.  

Astelehenean, hilak 13, Ahoztar Zelaietak bere azken liburuaren aurkezpena egingo du Biteri Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologoak ikerketa lan berria argitaratu du: El narco-oasis vasco. Capos del narcotráfico y mafias policiales con impunidad política. Hainbat urtez ustelkeria politikoaren inguruan lan egin eta gero, narkotrafikoaren eremura bueltatu da. 

Foku mediatikoak beste lurralde batzuetan jarrita dauden arren, mundu mailako ibilbideen artean narkotrafikoak Euskal Herrian indar haundia hartu duela dio. Euskal Herriko narkotrafikoaren 'capoez' eta haiekin erlazionatzen diren poliziez eta bankariez ematen ditu datuak, besteak beste.­ 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!