Kultur programazioa

Hiru estreinaldi daude maiatzera bitarteko kultur programazioan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 10a, 00:00

Nagore Irastorza, Koro etxeberria eta Rakel González atzo Biteriko areto nagusian.

'Apaga la luz y verás' pelikula estreinatuko da urtarrilaren 16 eta 17an, Berasarteren 'Lurra eta bidea' diska ere lehenengo aldiz Hernanin entzungo da apirilean eta Elirale konpainiaren 'O!' haur antzerkia maiatzean ikusiko da lehen aldiz.

Koro Etxeberria kultura zinegotziak, Rakel González liburutegiko arduradunak eta Nagore Irastorza kultur teknikari berriak urtarrila eta maiatza bitartean aurrera eramango diren kultur ekitaldiak aurkeztu zituzten atzo Biterin. Programazio oparoa eta etxeetan datozen egunetan banatuko dena. 

Antolatu diren ekitaldi guztiez idaztea ezinezkoa da, baina aurkezpenean esan bezala gauzik esanguratsuenetakoa da hiru kultur arlotan; bai antzerkian, bai musikan eta baita zinean ere estreinaldiak izango direla Hernanin. 

Hurrengo astean euskerazko zine zikloa egongo da eta bertan, urtarrilaren 16 eta 17an Apaga la luz y verás pelikula estreinatuko da Biterin. Doakoa da eta Ibon Casasen bizipenak kontatzen dira bertan. Retinosis pigmentaria gaixotasuna du.

Haur antzerkian Elirale konpainiak O! antzezlana estreinatuko du, maiatzaren 23an Biterin. Musikari dagokionez, Maria Berasartek Lurra eta bidea diska ekarriko ditu Biterira, apirilaren 23an.

Aipagarria da oso, literatura eskaintza zabala irakurketa, solasaldi eta kontaketa desberdinekin. Denak programazioan.  

 

LITERATURA


Urtarrilak 14, Emakumeen euskal literatura: 'Aitaren etxea'. K. Jaio eta Kattalin Miner. 19:00etan.
Urtarrilak 15, 28, ipuin kontaketak. Apaxi/Maite Franko, 17:30etan. 
Urtarrilak 21, Zorion klandestinoa. C. Lispector. Ane Mayoz. 19:30etan. Solasaldia.
Otsailak 6, irakurketa kluba, Mari. 17:30etan.
Otsailak 11, 25, ipuin kontaketak. Pello Añorga eta Lur Korta, 17:30etan.
Otsailak 11, Basa. Miren Amuriza. Ane Mayoz. 19:30etan. Solasaldia.
Otsailak 12, Del color de la noche. N. Leyshow. Ane Mayoz. 19:30etan. Solasaldia.
Otsailak 18, Emakumeen euskal literatura: Koaderno Gorria. A. Urretabizkaia. Kattalin Miner. 19:00etan.
Otsailak 27, Saio Linbikoa. Olatz Salvador. 19:30etan.
Martxoak 5, irakurketa kluba. Mari. 17:30etan.
Martxoak 10, Emakumeen euskal literatura: Basa. Miren Amuriza. Kattalin Miner. 19:00etan.
Martxoak 11, La lluvia amarilla. J.L. Llamazares. Ane Mayoz. Solasaldia. 19:30etan. 
Martxoak 17, Andraizea. Irati Goikoetxea. Ane Mayoz. Solasaldia. 19:30etan. 
Martxoak 18, 31, ipuin kontaketa. Apaxi/Maite Franko. 17:30etan.
Martxoak 19, Saio Linbikoa. Sara Zozaya. 19:30etan.
Apirilak 2, irakurketa kluba. Mari. 17:30etan.
Apirilak 14, Emakumeen euskal literatura: Andre zaharren manifestua. M.L. Esteban. Kattalin Miner eta M.L. Esteban. 19:00etan.Apirilak 15, Muerte en Venecia. T. Mann. Ane Mayoz. Solasaldia. 19:30etan.
Apirilak 28, Komikietaz: Buyan. Heriotzaren Uhartea. M. eta X. Etxeberria; A. Trueba. Alai Zubimendi + egileak. 20:00etan.
Maiatzak 12, Emakumeen euskal literatura: Hezurren erretura. M.A. Meabe. Kattalin Miner eta M.A. Meabe. 19:00etan.
Maiatzak 13, 27, ipuin kontaketa. Ixabel Agirresarobe/Lur Korta. 17:30etan. 
Maiatzak 13, Leonora. E. Poniatowska. Amaia García. 19:30etan.
Maiatzak 14, irakurketa kluba. Mari. Solasaldia. 19:30etan. 
Maiatzak 19, Zaldi beltzak zeruan. T. Peillen. Ane Mayoz. Solasaldia. 19:30etan.

ZINEA


Urtarrilak 14, Paseko txoriak. Juanmi Gutierrez. 19:30etan.
Urtarrilak 15, Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa. Bertha Gaztelumendi. 19:30etan. 
Urtarrilak 16,17, Apaga la luz y verás. Axel O'Mill. 19:30etan.
Solasaldia. 19:30etan.


ANTZERKIA


Urtarrilak 21, haur antzerkia. Safari. La Baldufa. 12:00etan.
Otsailak 15, haur antzerkia. Ikimilikiliklik.. 12:00etan.
Martxoak 14, haur antzerkia. Hansel eta Gretel. 12:00etan.
Martxoak 25, Ni, munduko txarrena. 20:00etan.
Martxoak 26, Quitamiedos. 20:00etan.
Martxoak 27, Ene ba!. 20:00etan.Apirilak 25, haur antzerkia Loo. 11:00etan eta 12:30etan.
Maiatzak 23, haur antzerkia Oh!. 11:00etan eta 12:30etan.


MUSIKA


Urtarrilak 31, Hezurbeltzak. Jon Maia 20:00etan.
Apirilak 23, Lurra eta bidea. Maria Berasarte. 20:00etan.
Maiatzak 16, Koklea. Oreka TX. 20:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!