Literatura

Ainhoa Jauregik liburua, Hodgkin linfomari aurre nola egin dion kontatuz

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 9a, 00:00

Amazon atarian eskuratu daiteke.

Oraingoz, liburu elektronikoen formatuan argitaratu du 'Parte de mi' izenburudun istorioa. Emakume eta ama paperetik idatzi duela dio.

Bigarrenez ama izan eta hilabete gutxira sumatu zituen Ainhoa Jauregi hernaniarrak halako kos­kor batzuk besazpian. Le­poan atera zitzaizkion gero. 2017ko udaberrirako Hodgkin lin­foma izeneko minbizia diag­nostikatu zioten.

Gaixotasuna  gaindituta, bi­zi­tako esperientzia biltzen duen liburua argitaratu du orain: Par­te de mi. Vivencias personales en mi lucha contra el linfoma de Hodgkin.

Emakume eta ama pa­pe­re­tik idatzi duela azaldu du. «Ni­re kontakizunarekin ez dut tris­turarik eragin nahi, ezta ino­rentzako eredu izan ere. Hodgkin linfomaren aurkako ni­re borrokan bizitakoa erakutsi bes­terik ez dut egin nahi, beste ikus­puntu batetik: emakume eta amarenetik».

Hasierako urduritasuna eta sentitutako noraeza aipatzen di­tu liburuan, eta, era berean, in­guruan izandako hainbat per­tso­naren laguntza eta babesa. Baina baita erruduntasun sen­timendua ere, «minbizia edu­ki­tzeagatik, seme-alabekin ez ego­teagatik, ingurukoei lan kar­ga eragiteagatik...».

Oraingoz liburua formato elektronikoan eskuratu daiteke, Amazon atarian: https://labur.eus/xRpmR 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!