Erremontea

Urriza eta Barrenetxeak ikuskizuna, elkarrekin eta elkarren kontra

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 9a, 00:00

Gaurko estelarrean ere elkarren kontra ariko dira Barrenetxea IV eta Urriza.

Estelarrean elkarren kontra ariko dira gaur, Galarretan, 16:00etatik aurrera; Barrenetxea IV, Ansa IIrekin, eta Urriza, Endikarekin.

Binakako erremonte txapelketako finalean elkarren kontra aritu ondoren, elkarrekin aritu ziren pasa den larunbatean Barrenetxea IV atzelari hernaniarra eta Urriza aurrelaria, eta ikaragarrizko ikuskizuna eman zuten. Gaur, berriz, elkarren kontra ariko dira, 16:00etan Galarretan jokatuko diren lau partiduen artean, bigarrenenean; estelarrean, hain zuzen.

Oraingoan, hernaniarrak Ansa II izango du bikote, eta Urrizak, Endika. Binakako finalean Urriza eta Larrañaga izan ziren txapeldun, eta hernaniarrak ez du okasioa galdu nahiko, ahal dela, oraingoan aldeko emaitzarekin bukatzeko.

Horrez gian, beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur: estelarrararen aurretik, Goikoetxea V-Labaka eta Urrutia II-Garcesen artekoa, eta ondoren, Zeberio II-Azpiroz eta Juanenea-Ionen artekoa eta Segurola-Larrañaga eta Aldabe-Zubiriren artekoa.

 

Elkarrekin, garaiezin

Pasa den larunbateko partiduan elkarrekin jokatu zuten Barrenetxea IVk eta Urrizak, eta ikaragarrizko partidua egin zuten.

Aurrez aurre, hirukotea izan zuten, Ansa, Zeberio eta Ionek osatua, eta horrelakoetan ohikoa ez bada ere, bikotea gailendu zen, eta nola! 40 eta 19!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!