Jabetze Eskolak

Ireki da izen-ematea, ekainera arteko Jabetze Eskoletako ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 9a, 00:00
Oraingoan bi eskalada ikastaro daude aukeran; hastapenekoa eta sakontzekoa.

Ikastaro batzuk martxan badaude ere, tokia dago, eta izena eman daiteke. Plaza Feministara jo behar da: 943 33 70 17 edo 'berdintasuna@hernani.eus'.

Udaleko Berdintasun Arloak antolatzen dituen Jabetze Eskolak martxan daude, eta atzo ireki zen ikastaroetan izena emateko epea. Interesa duenak Plaza Feministara jo behar du, Aristizabal kaleko 7an dagoen bulegora, edo 943 33 70 17 telefonora deitu edo berdintasuna@hernani.eus helbidera idatzi.
Oraingoan ere nabarmandu dute ikastaroetan parte hartu bitartean haurtzaindegi zerbitzua erabiltzeko aukera badagoela.

Aurreneko saioak, datorren astean
Denera, 10 ikastarotan izena emateko aukera ireki da. Horietako batzuk martxan daude, baina tokia dago oraindik. Datorren astean saioak dituztenak dira, hain zuzen: munduko hainbat herrialdetako emakume idazleen lana errepasatuko duena hilaren 16an emango da; Mindfulness saioa ere bai; eta batukada feminista saioa, berriz, hilaren 17an.
Beste 7 ikastaroen artean hurrena hasiko dena, egun bakarrekoa izango da, eta doan: Hil Topaketak. Otsailaren 21ean emango da, lehendik hilekoaren inguruko tailerra egin dutenei zuzenduta.
Gainontzeko 6ak hurrengo hilabeteetan hasiko dira: sormena, argazkilaritza, komunikazioa, sexualitatea eta autonomia landuko dira.  

KULTURA BIRDEFINITZEN
SORMENETIK AHALDUNDUZ
Maiatzaren 6tik 27ra, asteazkenetan, 18:00-20:00 Plaza Feministan eta Iturolan (8 ordu). Euskeraz, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak gidatuta. Prezioa: 8 euro.
BARRUTIK KANPORA 
ARGAZKITZEN
Otsailaren 4tik maiatzaren 12ra, asteartetan, 18:00-20:00 Iturolan (24 ordu). Gaztelaniaz, Idoia Telleria Maritxalar eta Aran Erasun Urtzelaietaren eskutik. Prezioa: 24 euro.

EMAKUMEEN NORTASUNA ETA SUBJEKTIBITATEA
ASERTIBITATEA ETA 
AHALDUNTZEA
Martxoaren 6tik maiatzaren 22ra, ostiraletan, 18:00-20:00 Biterin (20 ordu). Gaztelaniaz, Pepa Bojó Ballesterrek gidatuta. Prezioa: 20 euro.
HIL TOPAKETAK (Hilekoaren tailerra egin dutenentzat)
Otsailaren 21ean, 17:30etan Plaza Feministan, euskeraz, Enara Iruretagoiena Dominguezekin, doan.
AHALDUNTZE SEXUALA
Martxoaren 2tik ekainaren 1era, astelehenetan, 17:30-19:30, Plaza Feministan (24 ordu). Euskeraz, Clara Wolfram Perez gidatuta. Prezioa: 24 euro.

AUTONOMIA SUSPERTZEN
ESKALADA TAILERRA 
(hastapena. Ikusmen murriztua dutenei zuzendua)
Apirilaren 20 eta 27an eta maiatzaren 4 eta 11n, 17:00-20:00 (12 ordu). Patri Espinar Labian eta Arantxa Arrieta Garcések gidatua. Hizkuntza zehazteke. Prezioa: 20 euro.
ESKALADA TAILERRA 
(sakontzea. Hastapena egin dutenei zuzendua)
Apirilaren 22, 24 eta 29an eta maiatzaren 6, 8 eta 13an, 17:00-20:00 (18 ordu). Euskeraz, Patri Espinar Labian eta Arantxa Arrieta Garcésekin. Prezioa: 30 euro.

MARTXAN DAUDEN 
IKASTAROAK
MUNDUKO EMAKUMEEN 
LITERATURA 
Urtarrilaren 16an, otsailaren 6an, martxoaren 5ean, apirilaren 2an, maiatzaren 7an eta ekainaren 11n, 18:30-20:30 Plaza Feministan (12 ordu). Gaztelaniaz, Mertxe Tranche Iparragirrek gidatua. Prezioa: 12 euro.
BATUKADA FEMINISTA 
Urtarrilaren 17 eta 31n, Otsailaren 14 eta 28an, martxoaren 13an, apirilaren 3an, maiatzaren 8 eta 22an, ekainaren 5 eta 19an eta festetako irteeran, 17:30-19:30, Langile ikastolan (Laubidieta) (22 ordu). Euskeraz, Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdik gidatuta. Prezioa: 22 euro.
MINDFULNESS 
(edo momentuan presente egotea) 
Urtarrilaren 16tik apirilaren 2ra, otsailaren 27an izan ezik, ostegunetan, 09:30-11:00, Biterin (18 ordu). Gaztelaniaz, Clara Wolfram Perezek gidatuta. Prezioa: 18 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!