Berriak

Loteria kobratzeko aukera, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 8a, 00:00

Berriak, Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak saldutako loteria zenbakia saritua izan da. Jokatutako euro bakoitzeko 5 euro egokitu dira. Horregatik, 5 euroko partaidetza bakoitzeko 25 euro jaso ahal izango dira. Gaurtik aurrera hasiko dira, hain zuzen, ordainketa horiek egiten. Horretarako, Berriak elkarteak Andrekalen daukan bulegotik pasa behar da, goizeko 08:30etatik eguerdiko 14:00etara arteko tartean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!