Kontrakantxa Gaztetxea

Zapi eta Lujanbio txapeldun, Kontrakantxako mus txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 8a, 00:00

Aurreneko hiru bikote sailkatuek lortu zituzten sariak, Kontrakantxako mus txapelketan.

Beste hainbat elkartek bezala, Kontrakantxa Gaztetxeak ere mus txapelketarekin ematen dio bukaera urteari. Aurten ere giro ederrean pasa zuten arratsaldea dozenaka lagunek.

Txapeldunak, hala ere, bakarrak. Ivan Zapiain eta Aritz Lujanbiok irabazi zuten saskia. Bigarren berriz, Mikel Olasagasti eta Ander Beldarrain izan ziren (ezkerrean), eta hirugarren, Ivan Diaz eta Jon Ander Vazquez (eskubian).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!