ARTEA

Arte sorkuntzarako diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 8a, 00:00

Abenduaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen Udalak arte sorkuntzarako diru-laguntzen deialdia, eta argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 30 egun naturaleko epea dago eskaerak aurkezteko. Horretarako, udaletxeko Herritarren Harreta Zerbitzura jo daiteke, edo www.hernani.eus/eu/dirulaguntzak webgunera. Deialdi honekin sorkuntza eta ekoizpen prozesuak garatzeko jarduera-proiektuak lagunduko dira, kultura edo sormen sektorearekin lotutakoak: zinema eta ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, eta antzerkia. Proiektu bakoitzak gehienez, 6.000 euroko aurrekontua izan beharko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!