KZ GUNEA

Otsaileko ikastaroak aukeran, KZ Gunean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 8a, 00:00

Zazpi gai desberdini buruzko 14 ikastaro daude aukeran; horietatik, 9 aurrez aurrekoak izango dira,  eta beste 5ak, urrunetik egin ahal izango direnak. Izen-emateak: 'www.kzgunea.eus'.

Urte berrian sartuta, martxan dira KZ Guneko ikastaroak ere. Eta behin lanean hasita, otsaileko ikastaroetan izena emateko aukera ere ireki da. Internetez egin daiteke, www.kzgunea.eus webguneko gune pertsonalean, edo kzgunea.blog.euskadi.eus webgunean.

Urtarrileko ikastaroei dagokienez, izena emateko aukera badago oraindik, tokia dagoenetan: bihar hasiko diren Oinarrizko Internet eta Canva ikastaroetan; eta WhatsApp, Google Aplikazioak, bidaiak planifikatu eta enplegua bilatzeko aplikazioen inguruko ikastaroetan.

 

  • KOMUNIKAZIOA

AURREZ AURREKOA
-WhatsApp. Otsailaren 12 eta 13an, 18:00-20:00*.

  • OINARRIZKO FORMAKUNTZA

AURREZ AURREKOA
-PC, teklatua eta sagua nola erabili. Otsailaren 3tik 5era, 11:00-13:00*.

-Smartphoneak eta tableta. Otsailaren 3tik 11ra, 18:00-20:00*.

-Oinarrizko interneta. Nabigatu eta posta elektronikoak bidali. Otsailaren 6tik 19ra, 11:00-13:00*.

-Mekanografia, hutsetik. Otsailaren 24tik 28ra, 11:00-13:00*.


URRUNEKOA

-Android Sistema Eragilea. Otsailaren 3tik martxoaren 4ra (40 ordu)**.

  • IRUDIA ETA BIDEOA

AURREZ AURREKOA
-Argazkiak Smartphonearekin. Otsailaren 14tik 17ra, 16:00-18:00*.

-Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin. Otsailaren 18tik 19ra, 16:00-18:00*.

  • OFIMATIKA

URRUNEKOA
-Ofimatika orokorra. LibreOffice. Otsailaren 3tik martxoaren 4ra (40 ordu)**.

-Ofimatika aurreratua. LibreOffice. Otsailaren 3tik martxoaren 4ra (40 ordu)**.

  • PRODUKTIBITATEA

AURREZ AURREKOA
-Google Aplikazioak Smartphonean. Otsailaren 17tik 27ra, 18:00-20:00*.

  • SARE SOZIALAK

URRUNEKOA
-Sare sozialak: Facebook, Twitter eta YouTube. Otsailaren 3tik martxoaren 4ra (40 ordu)*.

-Instagram. Otsailaren 24tik martxoaren 4ra (4 ordu)**.

  • SEGURTASUNA

AURREZ AURREKOA
-Erosketa eta ordainketa segurua Interneten. Otsailaren 20 eta 21ean, 11:00-13:00*.

*Euskeraz/**Gaztelaniaz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!