Futbola

Hasiera kaxkarra urteari, gorengo bi taldeek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 8a, 00:00

Euskal Ligan eta Ohorezko Erregional mailan galdu egin dute. Arabiotorre txapelketan ere bai.

Hala moduzko hasiera eman diote urteari CD Hernaniko futbol taldeek. Asteburuan jokatu dituzte hainbat partidu, eta horien artean, gorengo mailako bi taldeek galdu egin dute.

Euskal Ligan, neskek, 2 eta 0 galdu zuten Anaitasunaren au­rrean. Ohorezko Erregional mai­lan ere, mutilek, 1 eta 0 galdu zuten Bergararen au­rre­an. Emakumezkoen Ohorezko Erre­gio­nal maila izan da garaipena lor­tu duenetako bat: 3-0 gai­len­du da Urnietaren aurrean. Gai­non­tzean, mutiletan, erregional pre­ferenteek 1-3 galdu zuten Os­ta­darren aurka; ohorezko ju­be­nilek, launa berdindu, Beti Gaz­teren aurrean; ohorezko ka­de­teek, 6-0 irabazi Ostadarri; 1go mailako infantilek 5-1 gal­du Intxaurreren aurka; eta oho­rez­ko infantilek ere galdu, 1-2, An­­ti­guokoren kontra. Nesken oho­rezko infantilek ere galdu egin zu­ten 0-2, Eibarren kontra.

Reala txapeldun, Joxean Arabiotorre txapelketan

Bestalde, urtea bukatzeko ema­kumezkoen VI. Joxean Ara­bio­to­rre Txapelketa jokatu zen abenduaren 31n. Hiru talde aritu ziren elkarren kontra. Hernanik zerona berdindu zuen Tolosaren aurka; Tolosa eta Realak ere berdinketa izan zuten, 1-1; eta Hernani eta Realaren artean, azken hau izan zen txapeldun 0-2. Beraz, Reala izan zen txapeldun, Tolosa eta Hernani atzetik geratuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!