Portu auzoa

Urtea bukatu bezain ondo hasteko hamaika ekintza, Portun

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 7a, 00:00

Koadrila polita animatu zen urtea Santa Barbaran bukatzera.

Gabonetako oporraldietarako hainbat ekintza antolatu ditu auzo elkarteak Portun. Urtea bukatzeko, Apaxi ipuin kontalariaren saioarekin gozatu ahal izan zuten abenduaren 30ean, eta urte zahar egunean Santa Barbaran mendi buelta egin zuten.

Urtea hasteko, berriz, erroskila tailerra egin zuten ostiralean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!