Odol emaileak

Urteko aurreneko odol emateak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 7a, 00:00

Odol emaileen elkarteak gogorarazi du gaur izango dela aukera, Hernaniko anbulatorioan, odola eman edota organo donante egiteko. Erizain boluntarioak 18:00etatik 20:30etara ariko dira lan horretan, baina elkarteko boluntarioak lehenago ere izango dira bertan, hala nahi dutenei txandak banatu, eta ilarak saihestu ahal izateko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!