Loteria

'El Niño' loteriaren bigarren sariaren (21.816) dezimo bat Hernanin saldu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 6a, 13:28

Lehen sariaren, 57.342 zenbakiaren, zati bat Donostian saldu dute. Bigarren saria oso banatuta dago, eta Hernaniz gain, Iruñean, Tuteran, Andoainen, Pasaian,  Donostian eta Abadiñon egokitu da.

Erregetako El Niño Loteriak zortea ekarri du Hernanira bigarren sariaren dezimo bat bertan saldu baita. Bigarren saria, 21.816a, oso banatuta dago, eta besteak beste, Iruñean, Tuteran, Andoainen, Pasaian, Hernanin, Donostian eta Abadiñon egokitu da. Serieko 750.000 eurokoa da.

Lehen saria, 57.342a Donostian saldu dute. Serieko 2.000.000 eurokoa izan da. Guztira, 50 serie eman dituzte, eta serie bakoitzak 100.000 txartel ditu; txartelek 200na euro balio dute, hau da, 20na euro dezimo bakoitzak. Emisioaren guztizkoa 1.000.000.000 eurokoa da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!