Amher

'Kaixo!' aldizkarian zozketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 6a, 00:00

Amher elkarteak 2019ko azken hiruhileko Kaixo! aldizkaria kaleratu du dagoeneko eta bertan gai desberdinak jorratzen dira. Gainera, zozketa bat jarri du martxan. Klimaren inguruko idatziak eskatu dituzte 5 edo 10 lerrotan «zure jatorrizko herrialdean klimak pertsonen bizitzan nola ragin duen jakiteko». Oliba olio birjinaren litro bateko zozketan sartuko dira partehartzaileak eta horretarako idatzia edo proposamena amher-sos_racismo@hotmail.com helbide elektronikora bidali behar da edo elkarteko bulegotik pasa, Latsunbe 42n.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!