Pala

Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegi txapeldun geratu dira Bizkaia Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 6a, 00:00

Maider Mendizabal, Amaia Araiztegi, Amaia Irazustabarrena eta Ane Maiza.

Miribillako frontoian 3-1 nagusitu dira Ane Maiza eta Maider Mendizabalen kontra larru paletako txapelketa garrantzitsu honen bigarren edizioan.

CD Hernaniko Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegi bikoteak irabazi zuten larunbatean Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen Emakumeen larru paletako II. Bizkaia Torneoa. Finalean 3-1 irabazi zieten, Miribillan, Ane Maiza eta Maider Mendizabali. Lehendabiziko bi setak 8-3 eta 8-4 irabazi zituzten, hirugarrena galdu zuten 4-8, eta finala laugarrenean erabaki zuten 8-4.
Bai Amaia Irazustabarrena eta bai Amaia Arazitegi oso ongi aritu ziren partidu guztian zehar eta ez zuten apenas pelotarik galdu. Eroso jokatu zuten. Irazustabarrena hernaniarra da eta Araiztegi mallabiarra.
Txapelketa honek bi urte bete ditu, baina txapelketarik garrantzitsuenetakoa bihurtu da. Mutilen binakako final nagusiarekin batera jokatzen da eta atzo ETB4n ikusi ahal izan zen finala. 
Txapelketa abenduaren 13an hasi zen Larrabetzun eta guztira lau bikotek jokatu dute. Hasierako ligaxkan denak denen aurka aritu ziren eta aurreneko bi sailkatuak jokatu dute finala. Lehenengo fasean kanporatuak geratu ziren Leire Galdos-Leire Etxaniz eta Ane Isasmendi eta Laura Sáez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!