literatura

Legorburuk irabazi du Oihenart aforismo lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 5a, 00:00

Juan Ramon Alberdi azkoitiarra, Iñigo Legorburu eta Cristina Perez antxotarra sailkatu dira hiru lehenengo postuetan.

2015ean  bezala Iñigo Legorburu gailendu da IX. Oihenart aforismo lehiaketan hamahiru egileren artean. Legorburuk, ia 100 aforismoko sorta aurkeztu du Lehe(ne)ngo pertsona(n) izenburupean. Aforismoa, hausnarketa, filosofia baina baita ere umorea edo ironia uztartzen dituen literatura generoa da.  Legorburuk, 500 euro eta diploma jaso ditu sari moduan eta oso pozik azaldu da «berriro lehiaketa hau irabazteagatik, izan ere; aforismoen generoa oso bitxia da eta bereziki, zaila. Dena den, aforismo on bat irteten zaizunean hartzen duzun poza izugarria da eta zer esanik ez, ia 100 aforismoko sorta bat saritzen dizutenean; hilabete askotako lana baitago ahalegin horren atzean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!