Kultur agenda

Urteko lehen hilerako, ekintza mordoa egiteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 4a, 00:00

Haur antzerkia izan zen ostegunean, eta ederki pasa zuten etxeko txikiek.

Urtarrilan sartuak gara jadanik, eta urtea ondo hasteko asmotan, hainbat ekintza egingo dira Hernanin.

Aurreko bi egunetan ere egin dira ekintzak, haien artean, ha­­­ur antzerkia eta urteberriko kon­tzer­tua. Gaur ordea, atse­denaldia ego­n­go da, baina bihar, Erre­geen Kabalgatak hartuko du erre­leboa, arratsaldeko 18:00e­tan.

Datorren ostegunean, ira­kur­­keta klubaren lehenengo sai­­oa antolatu da, Mari izango da begiralea, eta 3-5 urte bitarteko ha­urrentzat eta gurasoentzat zu­ze­n­­dutako irakurketa izan­go da, arratsaldeko 17:30e­ta­n, Biterin. Eta datorren la­run­ba­te­an, kalez kale ariko dira kantari eta erromeria ere egingo dute, ohiko leku eta orduetan.

Hilaren 14ean, bi ekintza egongo dira, bata, Emakumeen eus­kal literatura feminista ikus­­­­pe­gitik mintegia, Biterin arra­­tsal­deko 19:00etan. Kattalin Mi­ner gidaria izanik. Eta bestea, Euskara ari du, Euskaraldia 2020 ekimenaren aurkezpena egingo da, arratsaldeko 18:30e­tan, hau ere Bite­rin. Hilaren 14tik 17ra bitar­tean, Euskal Zinema Zikloaz gozatzeko au­kera paregabea iza­n­go du edo­nork. Hiru pelikula izango dira Biteriko pantailetan, hala nola, Paseko txoriak, Jua­n­mi Gutierrez; Ez eskerrik as­ko! Gladysen lehioa, Bertha Gaztelumendi; Apaga la luz y veras, Axel O`Mill. Film guztiak, arratsaldeko 19:30etan izango dira.

15ean, Apaxik ipuin kon­taketa eskainiko du, Biterin. Eta bi saio eskainiko dira;  lehena,  3-4 urteko haurrentzat, 17:30etan, eta bestea, 5-7 ur­te bitarte dituztenentzat, 18:00e­tan. Hila­ren 21 eta 22an, Zilegi eskola an­tolatu da, barreterapia hain zuzen. Maialen Viaña izango da gai emailea, eta euskeraz es­kai­­niko du  aipatutako barreterapia. 21e­­­a­n, 17:00etatik 20:00etara izango da eta 22an, 9:30etatik 11:30etara, Biterin eta AEK Eus­kal­tegian izango dute lekua.

 

Kontzertuak, urtarrilean

Kontzertu bat eskainiko da hil honen amaieran, 31ean hain zuzen, Hezurbeltzak izenekoa; Jon Maia, Gorka Hermoso eta Pitti izango dira oholtza gai­ne­an. Arratsaldeko 20:00etan izan­go da Biterin, eta sarrerak 7,5 euro balio du.

 

Literatur solasaldiak

Estrella distante liburuaren sola­sa­ldia eskainiko du Ane Mayo­zek, datorren asteazkenean. Gaz­­­­te­­­­la­­­niaz izango da, Biterin arra­­tsal­­deko 19:30etan. Zorion klandestinoa liburuari buruzko so­­la­­sal­dia ere egingo da, hilaren 21ean, Biterin arratsaldeko 19:30e­­ta­n.

 

Bi erakusketa, Biterin

Due­la hainbat aste martxan ja­rri zen Sagarlore erakusketari, etzi emango zaio amaiera. Peio Villalva izan da erakusketa honen egilea, eta bertako ma­rraz­kiak Willy Roarenak di­ra.

Hilaren 14tik 31era bitarte­an, Maite Arrietak sortutako; Oli­oak, Pintura eta Serigrafia era­­kusketaz gozatzeko aukera pa­­re­­gabea egongo da, bi astez, Bi­terin.

 

Gaztelekuan ere, hamaika ekintza

Datorren ostegunean, esku­la­nak egingo dira, eta koadroak mar­gotuko dituzte gazteek. A­­rra­­tsa­ldeko 17:30etan hasiko da, Gaztelekuan bertan. 14era­ko, me­rienda osasuntsua an­­­­­­to­­la­­­­tu da arratsaldeko 18:00e­­­ta­­­n, Gaztelekuan. 17a­­n he­nna tai­lerra egingo du­­te, 17:30etan. 22an kirola sus­tatzeko eta ederki pasatzeko, sas­kibaloi partidua jokatuko du­­te Latsunben, 17:30etan. 25e­an Mastertxef antolatu dute eta pintxoak egingo dituzte, 17:30etan. Eta azkenik hilaren 28an, Hama bead tailerra, 17:30e­tan, Gaztelekuan.

 

URTARRILEKO KULTUR AGENDA

5 Erregeen Kabalgata, 18:00etan.

9 Irakurketa Kluba (1.saioa), 17:30etan. 3-5 urtekoentzat eta gurasoentzat zuzenduta. Izen ematea Biterin. Espazioaren edukiera mugatua da.

11 Kalez kale kantari eta erromeria, ohiko leku eta orduetan izango da.

14 Emakumeen euskal literatura feminista ikuspegitik mintegia, 19:00etan, Biterin. Gidaria Kattalin Miner izango da.

14 Euskara ari du, Euskaraldia 2020 ekimenaren aurkezpena, 18:30etan, Biterin. Dobera Euskera Elkartearen eskutik.

14-17 Euskal Zinema Zikloa: Paseko txoriak. Juanmi Gutierrez; Ez eskerrik asko! Gladysen leihoa. Bertha Gaztelumendi; Apaga la luz y veràs. Axel O`Mill. 19:30etan, Biterin.

15 Ipuin kontaketa. Apaxi izango da kontalaria. 3-4 urte bitartekoentzat, 17:30etan Biterin, eta 5-7 urte bitartekoentzat 18:00etan, Biterin.

21, 22 Zilegi eskola: barreterapia. Bi hitzordu: 17:00-20:00 eta 9:30-11:30, Biterin eta AEK euskaltegian. Gai emailea: Maialen Viaña Zabaleta izango da. Hizkuntza: Euskara.

25 Haur antzerkia, Safari. 12:00etan, Biterin, 3 urtetik gorakoentzat izango da, La Bladufa teatro taldearen eskutik.

28 Ipuin kontaketa. Maite Franko izango da kontalaria. 3-4 urte bitartekoentzat 17:30etan. 5-7  urtekoentzat 18:00etan, biak Biterin.

KONTZERTUAK

31 Hezurbeltzak: Jon Maia, Gorka Hermoso eta Pitti. 20:00etan Biterin. Sarrerak 7,5 euro balio du.

LITERATUR SOLASALDIAK

8 Liburua: Estrella distante. R.Bolaorena. Gidaria Ane Mayoz izango da. 19:30etan, Biterin. Gaztelaniaz.

21 Liburua: Zorion klandestinoa. Clarice Lispector. Gidaria Ane Mayoz izango da, 19:30eta, Biterin. Euskaraz izango da.

ERAKUSKETAK

6 Sagarlore pintura erakusketaren amaiera. Peio Villalva egilea eta Willy Roaren marrazkiak. Biterin ikusgai.

14-31 Olioak, Pintura, Serigrafia, Biterin. Egilea Maite Arrieta.

GAZTELEKUA

9 Eskulanak: koadroak margotu, 17:30etan, Gaztelekuan.

14 Merienda osasuntsua, 18:00etan, Gaztelekuan.

17 Henna tailerra 17:30etan, Gaztelekuan.

22 Saskibaloia, Latsunben, 17:30etan.

25 Mastertxef: pintxoak, 17:30etan, Gaztelekuan.

28 Hama bead tailerra, 17:30etan, Gaztelekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!