Esku pelota

Gaur, omenaldia egingo diote Aitor Gorrotxategiri

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 4a, 00:00

Aitor Gorrotxategi, Hernaniko pelota eskolan ikasi zuen pelotaririk onena

Gaur arratsaldeko 16:00etan, Aitor Gorrotxategiri omenaldia egingo zaio Hernaniko frontoian. Eta 18:00etan, Gorrotxategirekin urte luzeetan jokatu duen Ioritz Arrietak, Mikel Olazabalen aurka jokatuko du.

Gaur arratsaldeko 15:00etan, Pelota eskolako argazki ofiziala aterako da, eta ondoren hasiko dira partiduak, arratsaldeko 16:00ak aldera. Lehenik, Ga­bo­netako finalak jokatuko dira.

Denbora luzean, Aitor Gorrotxategiren bikotea izan den Ioritz Arrietak, Mikel Olazabalen aurka jokatuko du, arratsaldeko 18:00etan hasita. Eta amaitzeko,  bikotekako partidua jokatuko dute, Xala-Anza; Ojuel-Pascualen aurka. 

Gaurko ekitaldirako gonbitea 

Gaurko ekitaldi potolo honetara etortzeko gonbitea luzatu nahi izan dute antolatzaileek, «pelo­ta­za­le izan edo ez izan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!