GABON KONTZERTUA

Gabonak agurtzen hasteko kontzertua gaur, Goiz Eguzkik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 3a, 00:00

Abenduaren 24ean, kalez kale kantatu zuten Goiz Eguzkikoek.

Gaur arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera kontzertuari eta jubilatuen etxean izango da, Gabonak agurtzen hasteko asmotan.

Gaur arratsaldean, urte berria ospatzeko asmotan, urteberriko kontzertua eskainiko du Goiz Eguzki abesbatzak, arratsaldeko 19:00etan, jubilatuen etxean bertan. Gabonetako kantez osatutako errepertorio bat eskainiko dute gaurkoan. Urtero betetzen dute aretoa, eta taldeko kideek adierazi dute, aurten ez dutela gutxiago espero. 
Gaurko kontzertua gainera, Gabon gauean egindako errondaren jarraipena da, beraz giro paregabea egongo da. 
 Egun gutxi falta dira Gabonei agur esateko, eta abesbatzek aukera izango dute, kantuak abestu eta emanaldiak emateko. Hori horrela, gaurko kontzerturako gobitea luzatu dute kideek, bertaratu eta gabonak agurtzen hasteko. Gaurko kontzertua gabonetako azkenetarikoa izango baita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!