Gabonetako zuhaitza

Gaurkoan amaitutzat emango da, Gabonetako zuhaitza lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 3a, 00:00

Aurtengo Gabonetako zuhaitzean, Kaxkoko dendak omendu dituzte.

Abenduaren 11n jarri zen martxan, eta gaur emango zaio amaiera Gabonetako Zuhaitza lehiaketari 'Kaxkoko dendak: lehen eta orain' lelopean.

Kaxkoko dendak: lehen eta orain lehiaketa pasa den abenduaren 11n jarri zen martxan eta gaur izango da lehiaketa honen azken eguna. Aurten Gabonetako zuhaitzean Kaxkoko dendak omendu dituzte liburutegian. Espazio faltagatik, Andre Kale eta Kale Nagusiko denda batzuk bakarrik sartu ahal izan dituzten arren, helburua Hernaniko komertzio guztien lana goraipatzea izan da, garai zail hauetan.
Gainera, iaz bezala, zu­haitzean agertzen diren argazkiekin lehiaketa bat ere antolatu dute, zazpi galdera prestatuz. Hiru sari eta bako­itzean 60 euroko bono bana. Elkar (Hernani), Gaueko eta Sebas dendetan erabiltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!