INAUTERIETAKO KARTELA

Urte honetan Inauteriak iragarriko dituen kartela, Oihana Villalbarena izango da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 3a, 00:00

Oihana Villalba, Inauterietako Kartel lehiaketako irabazlea.

Oihana Villalba hernaniarraren kartelak jaso ditu bozka gehien, eta hortaz, urte honetako Inauterien irudia izango da berak sortutakoa. Guztira 402 herritarrek eman dute bozka eta kartel honek, horietatik 176 jaso ditu. 

Ate joka dira 2020ko Inauteriak, eta  urtero moduan Hernaniko Inauterietako kartel lehiaketa egin da. Urte honetako irabazlea, Oihana Villalba hernaniarra izan da. 
Aurtengo Kartel Lehiaketarako bederatzi proposamen aurkeztu ziren, eta Inauterien Batzordeak horietatik lau hautatu zituen.
Herritarren esku utzi dute Inauterietako kartelaren aukeraketa. Parte hartzaileen %76ak internetez egin du, eta gainerako %24ak berriz Biterira bertaratuz. Eta aipatu moduan, bozka gehien jaso dituen kartela Oihanarena izan da, 176 jaso baititu. Bigarren aukerak, 67 bozka jaso ditu, hirugarrenak ere 67 eta laugarren aukerak 92. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!