DIRULAGUNTZA

10.000 euroko dirulaguntza eskainiko du Udalak, arte sorkuntzarako

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 3a, 00:00

2019ko abenduaren 12an, Tokiko Gobernu Batzordeak, dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri orokorrak eta deialdia onartzea erabaki zuen. 

2019ko abenduaren 12an bildu ziren Tokiko Gobernu Batzordeak, eta hainbat erabaki hartu zituzten, hala nola, dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri orokorrak eta deialdia onartzea. Horien artean Arte eta sorkuntzarako dirulaguntzak daude baitan. 
Arte eta sorkuntzarako dirulaguntza hauetan, onuradunak kultur eremuren batean jarduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek zein elkarteek osatzen dute. Horrez gain, Udalak adierazi du, eskatzaileak nahitaez egiaztatuko beharko duela, dirulaguntza eskatzeko datan, adin nagusikoa dela.

Dirulaguntzaren helburuak
Aipatutako dirulaguntza honekin, Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko, dirulaguntzak eskatzeko eta emateko prozedura arautzea da. Dirulaguntza hauek beste helburu batzuk ere badituzte, haien artean, sorkuntza eta eskoizpen prozesuak garatzeko jarduera proiektuak bultzatzea, betiere, arte adierazpenen berrikuntzara, sortzaileen babesera, parte-hartzera eta tokiko ingurunearekiko harremanera bideratuta, azpimarratu du Udalak. Beste helburu argi bat ere badute dirulaguntza hauek, sortzaileei beraien obra sortu eta gauzatzeko laguntza ekonomikoa ematea hain zuzen. 
Sorkuntzarako dirulaguntza honen deialdia urtero egingo da, «arte plastikoak eta gainerako arte-adierazpenak tratrauz».
2019ko deialdian, jarduera-proiektu horiek, kultura edo sormen sektoreren batean sartuta egon beharko dute, hala nola, zinema eta ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika antzerkia...

Dirulaguntzaren kopuruak
Udalak, dirulaguntza honi, gehienez 10.000 euro eskainiko dizkio. Aurkezturiko priektu bakoitzak, gehienez 6.000 euro ko aurrekontua izango du, zerga guztiak barne izanda noski. Azpimarratu dute, proposamen bat baino gehiago aukera litezkela diru-partida bukatu arte. Eta balioespen batzordeak erabakiko duela zenbat dirulaguntza eman eta zenbatekoak. 
Edozein kasutan, «dirulaguntzaren zenbatekoa, ez da izango onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izango». 
Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienez, diruz lagun daitekeen inbertsioaren balioaren %100 artekoa izango dela ere argi utzi du Udalak. 
Diru-partidak ez badu onuradunari eskatutako diru kopurua emateko aukerarik ematen «aurrekontua eta proiektua egokitzeko eskatuko zaio, eta egokitzapen hori egiteari uko egin diezaioke onuradunak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!