Mahai Politikoaren erabakia bozkagai

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 2a, 00:00

EHBilduko Mahai Politikoaren erabakia bozkagai izango dute EH Bildukideok. Espainiako inbestidurarako koalizioko bost diputatuek abstentzioaren alde egitea proposatu du Mahai Politikoak eta oinarriak ados dagoen edo ez bozkatu behar du. Bart 00:00etatik biharko 11:59ra bozkatu ahal izango da. Honetarako ohiko bidea izango dute www.elkarrekin.ehbildu.eus plataforma. Bihar 10:00etatik 12:00ak bitartean Andrekalea 24ko Bilgunean irekita egongo daedo galderak argitzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!