Liburutegia

Gabonetako zuhaitza lehiaketa bihar amaituko da eta zozketa egingo da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 2a, 00:00

Abenduaren 11n jarri zen martxan, ordu batzuk geratzen dira eta dendak omendu dituzte 'Kaxkoko dendak: lehen eta orain' lehiaketarekin.

Kaxkoko dendak: lehen eta orain lehiaketa pasa den abenduaren 11n jarri zen martxan eta bihar iritsiko da amaierara. Aurten Gabonetako zuhaitzean Kaxkoko dendak omendu dituzte liburutegian. Es­pa­zio faltagatik, Andre Kale eta Kale Nagusiko denda ba­tzuk bakarrik sartu ahal izan di­tuz­ten arren, helburua Her­na­ni­ko komertzio guztien lana goraipatzea izan da, garai zail hauetan.
Gainera, iaz bezala, zu­hai­tze­an agertzen diren argazkiekin le­hia­keta bat ere antolatu dute, zazpi galdera prestatuz. 

Hiru sari eta bakoitzean 60 euroko bono bana
Liburutegian ikusi daiteke oraindik zu­hai­tza eta lehiaketan parte har­tu. Ordu batzuk geratzen dira. Galdera guztiak ongi as­ma­tzen dituztenen artean zozketa egingo da.
Hiru sari daude guztira, 60 euroko bono bana, Elkar (Hernani), Gaueko eta Sebas dendetan erabiltzeko. 

'Axpi'rekin azken tailer eguna
Bestetik, Hernaniko Udal Liburutegian antolatu den komiki tailerra azken egunera iritsi da gaur. 11:00etan. Ainara Azpiazu Axpi komikilari eta marrazkilariak eskainiko du azken tailerra. Bi egunetan egon da aurretik; astelehen eta asteartean eta parte hartzeko, aurrez eman behar zen izena, doan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!