Dokumentala

Hernani Errotzenek dokumental berria aurkeztuko du hilak 23an

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 2a, 00:00

'Oñati herri bizia' du izenburua eta Biterin eskainiko da. Beñi Agirre eta Jokin Labayenek aurretik egin eta aurkeztu zioten talde bati.

Hernani Errotzen elkarteak datorren urtarrilaren 23an Oñati herri bizia dokumentalaren aurkezpena egingo du Biteri kultur etxeko areto nagusian. 
Oroimen lekuei buruzko lana da, Oñatiko historia kontatzen duena. Herriko ondarea, gertaera eta pertsona ezagun batzuk hartzen dituzte horretarako. Modu horretan, herri jakin baten historia Euskal Herriko edo Nafarroako testuinguruan txertatzen dute. Noiz eta nola ematen diren herriaren aurreneko pauso historikoak? Zein gertaerek markatu dute bere ibilbidea gaurkora iritsi arte? Eta beste hainbat galderei erantzun nahi izan diote.

Historia beste modu batera kontatzeko ahalegina
Pasa den abenduaren 17an, aurkeztu zuen hernaniar talde baten aurrean Hernani Errotzenek. Beñi Agirre eta Jokin Labayen hernaniarrek egin eta aurkeztu zuten Biterin. 
Gaia lantzen duen sail baten hirugarrena da. Historia beste modu batean kontatzeko ahalegin bat da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!