Abesbatza

Goiz Eguzki abesbatzak Gabonetako kontzertua bihar eskainiko dute Jubilatuen etxean bertan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 2a, 00:00

Abenduaren 24an errondan irten ziren Goiz Eguzkikoak.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da egoitzan bertan eta Gabonetako abestiekin osatuko dute emanaldia beste urte batez.

Urteberriko kontzertua eskainiko du Goiz Eguzki abesbatzak bihar, arratsaldeko 19:00etan, Goiz Eguzkin bertan. Gabone­ta­ko abestiekin osatutako erre­per­­torioa eskainiko dute, bertara­tzen direnen gozamenerako. Urtero antolatzen da kontzertua Jubilatuen Etxean eta beti betetzen dute aretoa. Urtea ongi hasteko modu ezin hobea. Kontzertu hau gainera Gabon Gauean egin zuten errondaren jarraipena da. 
Gabonen bueltan aukera izan dute abesbatzek kantuak abestu eta emanaldiak eskaintzeko. Egun gutxi falta dira Gabonak amaitzeko eta azkenetako aukera izaten da biharkoa, oraingoz, abesbatzek ahotsak entzuteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!