San Silbestrea

Peru Ruiz eta Maitane Guerrero izan ziren azkarrenak Wukroren aldeko San Silbestrean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 2a, 00:00

Nekea nabari zuten korrikalariek.

Euskal Herrian zehar urtea korrika amaitzen dute askok ehundik gora jokatzen diren San Silbestretan, baina Hernanikoa da denetan solidarioena eta berezienetakoa nahiz eta zazpi edizio bakarrik izan.

Seigarren urtez jarraian hernaniarrek bere solidaritatea erakutsi zuten urte zahar egunean ospatu eta jokatzen den San Silbestrean. Wukroren alde adin guztietako ehundaka hernaniar eta ez hernaniar bildu ziren urtea korrika amaitzeko. 
Zazpigarren edizioa bete zuten lasterkariek giro ezin hobean, nahiz eta aurten mozorro gutxi xamar ikusi aukeran. Mozorrotuen artean saria  Tenistak eraman zuen. 
Eguraldi paregabearekin, 18:00etan abiatu ziren herenegun, urte zahar egunez, Wu­kroren aldeko San Silbestrea osatzeko gogoz korrikalariak. 
Plazatik abiatu, eta Lizeaga aldera joan ziren korrikalariak tropelean. Gutxianaka distantziak sortzen hasi ziren, eta bukaerarako, bakar bakarrik, garaile gisa agertu zen Peru Ruiz, herriko plazan. Aurreneko gi­zonezkoa izan zen bera; bigarren iritsi zen Vicent Pastor, pasa den urtean bezala, eta hirugarren beste Pastor bat, Xabat hain zuzen. Arraulari gaztea bakarrik iritsi zen postu horretan.
Emakumezkoen artean, Maitane Guerrero izan zen azkarrena; bigarren izan zen Ainara Errazkin, eta hirugarren, June Montero.
Amaieran saskia zozketatu zen partehartzaile guztien artean eta irabazlea Julen berrondo izan zen.
Esan, nagusien lasterketa hasi aurretik gaztetxoenak ere aritu zirela korrika. Ordu erdi lehenago atera ziren txikienak eta Andrekale eta Kale Nagusien artean 300 metro osatu zituzten. Ondoren 9-12 urtekoak Zinkoeneraino jaitsi eta berriz Plazara igo ziren 800 metro osatuz. Urtea amitzeko modu osasuntsu eta solidarioa.  

  • SAILKAPENAK
    Emakumezkoak
    1. Maitane Guerrero Moriana
    2. Ainara Errazkin Sagarzazu
    3. June Montero Sagarzazu
    Gizonezkoak
    1. Peru Ruiz Irisarri
    2. Vicent Pastor Sanchís
    3. Xabat Pastor Gurrutxaga
    Zozketako saskiaren irabazlea
    Julen Berrondo 186 dortsala
    Mozorro onenaren saria
    Tenistak
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!