Prentsa Oharra

«EH Bilduk dio EAJren jarrera aldatu egin dela»

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 31a, 00:00

Alderdi jeltzaleak aurrekontuetan abstenitu izanaren arrazoia argitu nahi 
du ohar batean. 

EAJk hartu dituen erabaki batzuen gainean azalpen batzuk eman nahi ditu eta horretarako prentsa ohar batean ondorengoa adierazi nahi du Andoni Amonarraizek. «Foro batzuetan EH Bilduk adierazi du EAJ-PNVk 2020rako aurrekontuen aurrean jarrera aldatu duela. Badirudi eta irudipena daukagu arraroa iruditu zaiola EAJ-PNV abstenitu izana 2020ko aurrekontuen bozketan. Azaldu dugun bezala, uste genuen eta uste dugu egoera oso delikatua dela, batez ere hirigintzan, eta horregatik gure posizionamendu orokorra».
EAJ-PNVk argitu nahi du «gure alderdi politikoa etengabe garatzen ari den egitura dela, baina ez dituela printzipioak aldatzen. Gure helburua hernaniarrak euren bizi kalitatea hobetzeko zerbitzatzea da, eta, hori lortzeko, une bakoitzean modurik onenean jokatzen dugu. Ez dugu bilakaera huts gisa ikusten, bertute gisa baizik, eta gustatuko litzaiguke alderdi politiko guztiek ere bide hori egitea».
Beste urte batzuetan Bilduk aurkeztutako aurrekontuen aurka bozkatu zuen PNVk, eta «Udalaren egoera beste bat izan balitz, oraingoan 15 zuzenketak aurkeztuko genituzke eta ez dakigu zer gertatuko zen» esan du Amonarraizek. «Egia esan, abstenitu egin gara, eta espero dugu guztion jarrerak hobetzen joango direla, beste alorretan jarrerak hurbildu ahal izango ditugula eta bizi-kalitatea hobetzeko balioko dutela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!