Pelota

Anartz Oiartzabal bigarren mailako Gipuzkoako finalera sailkatu da

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 31a, 00:00

Gipuzkoako finala jokatuko du Oiartzabalek jubeniletan.

Palan, Amaia Irazustabarrenak nesken aurreneko Gabon Kiniela irabazi du Araiztegirekin batera.

Jardunaldi ona izan dute pasa den asteburuan Hernaniko pelotariek, bederatzi garaipen eta bost porrotekin, baina porrot garrantzitsuak izan direla ere esan beharra dago.
Emaitzarik onena Anartz Oiartzabal gazteak lortu du, bigarren mailako Gipuzkoako txapelketako finalerdian jubeniletan Zumaiako Alkantara 22-5 mendean hartuta. Honela finalerako txartela lortu du. Unax Uitzi gazteak beste finalerdia galdu zuen, 22-9 galdu zuen Olasagastiren aurka (Behar Zana) eta ez da hernaniarren arteko finala jokatuko.
Era berean, garrantzitsua izan da Oier Azpeitiaren garaipena. Behar Zanako pilotariari 2-0 irabazi dio eta Donostialdeko kontsolazio finala jokatzeko sailkatu da.
Beste aldean, Oiartzabal-Insausti II jubenilen porrota dago Zumaian jokatutako bigarren mailako Gipuzkoako txapelketako finalean. 22 eta 10 galdu zuten Tolosako Perurena - Albeniz II bikotearen aurka. Bikote hernaniarrak sailkapen fasean baino hobeto jokatu zuen baina ez zen nahikoa izan tolosarren aurka. 
Palan, Getxon, Nesken I. Gabon Kinielan Amaia Irazustabarrenak eta Amaia Araiztegik pa­leta larruz; Isasmendi eta Murga, eta Flaviano eta Mendizabal garaitu zituzten 25-17-10 tanteoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!