KALEKO ELKARTEA

Gabonetako liburu eta disko azoka, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 31a, 00:00

Jendeak diskoak eta liburuak eskuratzeko aukera du gaur.

10:30etatik 14:00etara egongo da gaur, Kaleko elkartearen eskutik, 1.000 liburu eta disko baino gehiagorekin. Material bilketa ere egingo dute.

Kirolak bakarrik ez, kulturak eta literaturak ere izaten dute euren txokoa urteko azken egun honetan. Urteroko ohiturari eutsi, eta Ga­bonetako liburu eta disko azoka jarriko du gaur, Kaleko Elkar­tasun eta Kultur Elkarteak, Her­nanin. Plaza Berrin izango da, goizeko 10:30etatik 14:00etara.
Bertan aurkituko dituzte he­rritarrek, «egoera onean dauden 1.000 liburu, disko eta CD baino gehiago», aurreratu dutenez.

Gainera, aurrekoetan bezala, oraingoan ere material bilketa egingo dute, azokako postuan. Horrela, nahi duenak, bertan eman ahal izango ditu, erabil­tzen ez dituen liburu, musika CD eta binilozko diskoak. Eta jakinarazi dute, norbaitek mate­riala eman nahiko balu, baina bihar bertaratzerik izango ez balu, antolatzaileekin harre­ma­­netan jarri daitekela, helbide elek­tro­ni­ko honetara idatzita: azokasolidario@gmail.com. Informazio gehiago, webgu­nean: azokasolidario.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!