Sagardoa

Txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldirik ez da izango Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 31a, 00:00

Tilosetan egin zen irekiera aurreko urtean eta pelota omendu zen.

Urtarrileko ekitaldia ez da izango, baina 'Botilako Uzta Berria' ekitaldia maiatzean izateko lanean ari dira Txotx Mahaia eta Euskal Sagardoa.

2020ean Txotx Inaugurazio Ekitaldirik ez egitea erabaki du Txotx Mahaiak (Udalak, Kaxkoko bizilagunen elkarteak, Berriak merkataritza eta ostalaritza elkarteak eta herriko sagardogileen ordezkariek osatzen dute Txotx Mahaia). Azaldu dutenez «azken urteetan Txotx inaugurazio ekitaldiak asko ugaritu direnez, eta gure eskualdekoa den Astigarrakoa hain ezaguna denez, Txotx denboraldia noiz hasten den argi geratzen da guztiontzat. 
Bada beste alor bat, ordea, hainbeste garatu gabekoa, eta sagardo sektorearentzat eta kontsumitzailearentzat garrantzia duena: botilako uzta berriaren aurkezpena. 
Hori dela eta, Txotx Mahaia eta Euskal Sagardoa Jatorri deitura elkarlanean ari dira datorren maiatzean Botilako Uzta Berriaren aurkezpena Hernanin antolatzeko».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!