San Silbestrea

San Silbestreak kaleak eta auspoak berotuko ditu urteari amaiera korrika emanez

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 31a, 00:00

Aurreko urtean giro ezin hobean jendea mozorroekin irten zen.

Lau kilometroko zirkuitoa antolatu da Hernanin zehar eta Plazan hasi eta bukatuko da 18:00etatik aurrera. Aurretik, 17:30etan, haur eta gazteen lasterketak hasiko dira.

Urtea korrika amaitzea ohitura bihurtu da Munduko herri askotan eta Hernanin ere San Silbestrea antolatzen hasi ziren duela urte batzuk. Gainera Wukroren aldekoa izaten da eta gaur, 17:30etan hasiko da. Aurten eguraldia lagun izango da.

Gaztetxoak izango dira ko­rrika egiten aurrenekoak. Has­teko, 8 urte artekoak abiatuko dira, 300 metroko ibilbidea osa­tzeko. Ondoren, 17:45etan, 9-13 urte bitartekoen txanda izango da, eta 800 metro egin­go dituzte haiek. Eta azkenik, 18:00etan abia­tuko da lasterketa nagusia, 14 urtetik gorakoena. Aurreko ur­teetan bezala, 4 kilometroko zir­kuitua osatuko dute: Plazatik Lizeaga aldera abiatu, auzoari buelta eman, Atzietatik Zin­ko­e­neara jaitsi eta handik Flo­ri­dara, Montebideo eta Karmelo Labakatik Latsunbeberrira igo, auzoari buelta, eta Urbieta ka­letik Plaza Berrira azalduta, Kale Nagusian gora bukatu, ikusleek osatuko duten pa­si­llo­tik igarota, Plazaraino.

Korrikalariek, Plazan jasoko dituzte dortsalak eta opariak, probaren aurretik. Eta orain­dik apuntatu ez dire­nek, bertan izango dute azke­ne­ko aukera; 11 euro izango dira.

Konpresa bilketa 'Hegoak Etiopian' elkarteak

Hilerokoagatik eskolara joan ezin duten nesken egoera aldatzea eta emakumeen ahalduntzea helburu duen Hegoak Etiopian taldearekin elkarlanean, konpresa bilketa ere egingo da 16:00etatik aurrera Plazan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!