San Silbestrea

Apuntatzeko aukera gaur, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 30a, 00:00

Bihar izango da, urtero bezala, Wukroren aldeko San Silbestre lasterketa, Hernaniko kaleetan. Arratsaldeko 18:00etan Plazatik abiatuta, 4 kilometroko ibilbidea osatuko dute herritarrek, urtea korrika eta umore onean bukatzeko. Izenemateak zabalik daude gaur 20:00ak arte, www.rockthesport.com web orrian; eta bihar ere izango da aukera, irteera gunean, 16:30etatik aurrera. Baina gaur bertan, beste aukera bat ere izango da: postua jarriko dute Tilosetan, 16:30etatik aurrera, bertan izena eman ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!