Kaleko elkartea

Gabonetako liburu eta disko azoka, bihar goizean Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 30a, 00:00

Bihar jarriko dute liburu eta disko azoka berriro, Plaza Berrin.

10:30etatik 14:00etara egongo da, Kaleko elkartearen eskutik, 1.000 liburu eta disko baino gehiagorekin. Material bilketa ere egingo dute bertan.

Urteroko ohiturari eutsi, eta Ga­bonetako liburu eta disko azoka jarriko du bihar, Kaleko Elkar­tasun eta Kultur Elkarteak, Her­nanin. Plaza Berrin izango da, goizeko 10:30etatik 14:00etara.

Bertan aurkituko dituzte he­rritarrek, «egoera onean dauden 1.000 liburu, disko eta CD baino gehiago», aurreratu dutenez.

Gainera, aurrekoetan bezala, oraingoan ere material bilketa egingo dute, azokako postuan. Horrela, nahi duenak, bertan eman ahal izango ditu, erabil­tzen ez dituen liburu, musika CD eta binilozko diskoak. Eta jakinarazi dute, norbaitek mate­riala eman nahiko balu, baina bihar bertaratzerik izango ez balu, antolatzaileekin harre­ma­­netan jarri daitekela, helbide elek­tro­ni­ko honetara idatzita: azokasolidario@gmail.com.

Informazio gehiago, webgu­nean: azokasolidario.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!