Pala

Ekhine Balerdi txapeldun, Sakanako Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 30a, 00:00

Amaia Irazustabarrena eta Ekhine Balerdi, Sakanako Torneoko finalak jokatuta.

Bigarren mailako finala irabazi zuen hernaniarrak, Paula Gorostiagarekin batera (30-27). Amaia Irazustabarrenak ezin izan zuen lehenengo mailakoan, eta 20-30 galdu zuen, Leire Azanza lagun, Murillo eta Igoaren kontra.

Txapelketaz txapelketa eta fi­nalez final, lanpetuta dabiltza egun hauetan, Hernaniko palis­tak. Sakanako Torneoaren fina­letan izan ziren larunbatean, Etxarri-Aranatzen, Ekhine Ba­ler­di eta Amaia Irazustabarre­na; eta aurrenekoak ekarri zuen txapela Hernanira. Bigarren mai­lako finala irabazi zuen Balerdik, Paula Go­rostiagarekin batera, Olatz Zu­laika eta Naroa Otxoaren kontra (30-27).

Irazustabarrenak, aldiz, ezin izan zuen lehenengo mailako finalean. Leire Azanzarekin bi­kotea osatuta, galdu egin zuen, Uxue Murillo eta Irati Igoaren kontrakoa (20-30).

Atzo iluntzean, beste txa­pel­keta batean ere aritu zen Ira­zustabarrena bera, Getxon, Nesken I. Gabon Kinielan. Amaia Araiztegirekin jokatu zuen, pa­leta larruz; eta aurrean izan zituzten Isasmendi eta Murga, eta Flaviano eta Mendizabal. Jaialdia ETBk grabatu zuen, eta bihar eskainiko du, eguerdiko 12:00etan, ETB4 katean.

Hori baino lehen, ordea, Ga­bonetako Txapelketaren finala jokatuko du Garazi Urdangarin hernaniarrak, gaur arratsalde­an, Ataunen. Nahia Eizmendi aiarrarekin ariko da bera.

Eta bolada ona borobiltzeko, Irazustabarrenak eta Araiztegik jokatuko dute Bizkaia Torneoa­ren finala, larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!