Dorronsoro Okindegia

Maritxu Etxenikek eta Xabi Zabaletak, Dorronsororen saski bana

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 29a, 00:00

Maritxu Etxenikek jaso du Lizeagako okindegiko saskia.

Urtero bezala, aurten ere zozketatu ditu Gabonetako bi saski, Dorronsoro Okindegiak, bere bezero guztien artean. Abenduaren 20an egin zuten zozketa, eta aurtengoan, Xabi Zabaletari tokatu zaio Akarregi poligonoko dendako  saskia, eta Maritxu Etxenikeri Lizeaga auzoko dendakoa. Dagoene­ko jaso dute tokatutako saria, biek ere, beraien dendan. Jasotako produktuekin, izango dute nahikoa gozagarri, Gabonetako egun hauetarako...

Xabi Zabaletarentzat izan da Akarregi poligonoko Dorronsorokoa.

Era berean, Dorronsoro Okindegiak eskerrak eman nahi izan dizkie bere bezero guztiei, «zuen fideltasunagatik». Fideltasun hori eskertzeko zozketatzen ditu bi saskiak urtero, hain zuzen ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!