Hernaniko EH Bildu

«Tamalgarria», EAJren egoitzako pintaketa

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 29a, 00:00

EH Bilduk salatu du, horrelako ekintzek ez dutela «inolako ekarpenik» egiten: «atzera begira jartzen gaituzte», adierazi du.

Bere egoitza berria pinturarekin zikindu izana salatu du Herna­niko EAJk, aste honetan; eta horren harira, bere gaitzespena adierazi du Hernaniko EH Bil­duk: «tamalgarritzat baloratu dugu gertaera hau. Horrelako ekintzek, aurrera begira baino, atzera begira jartzen gaituzte, eta ez dute inolako ekarpenik egiten», adierazi du. Horregatik, deia luzatu du «erres­petu eta be­gi­ru­nez lanean» ja­rraitzeko.

Eta era berean, azpimarratu nahi izan du, «Udalaren gar­bike­ta lanen azkartasuna eta eraginkortasuna».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!